gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 27, asteazkena
Jon Mirande
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > JON MIRANDE, GAUR ERE
JON MIRANDEREN PENTSAMENDUA - GUDU ABESTIA

Patri Urkizu

Itzuli



Nahiz Miranderen poemetaz izan den azken edizioan (EHU 1992) Godu Abestia dena bat, bertsorik ez balitz bezala, agertzen den, ikus daiteke hiru badirela, hauen egitura hamar oinekoa delarik iduriz (25) , hiru neurtitzetan kopuru hori ez baita betetzen. Halere, dirudienez, Mirandek pentsatu egitura hauxe liteke, errima kurutzatuekin: 10A/10B/10A/10B // 10C/10D/10C/10D // 10E/10F/10E/10F. 

Mirandek hamar silabako neurtitzak (eta ez hamaikakoak) hartu dituzke, erritmu hori lirikan, gesta-kantu eta poesia hagiografikoetan Ertaroan asko erabilia izan zelako. Ez dezagun ahantz Ernazimenduan Ronsard-endako hamar silabako neurtitza "le vers commun" edo neurtiz arrunta baldin bada, Du Bellay-rentzat oraindik "le vers héroïque" dela. 

Ainitzetan gertatzen den bezala Miraderekin tituluak poemaren gaia sintetisatzen du arras tradizionala den eran. "Godu"-("Got" hobekiago entzuten da...) kantu honek bixtan dena, Eusko gudariak gogoarazten digu (gainera bizkaieraz idazten baitu parodiatuz ) bainan Miranderen kantuak berezitasun batzuk baditu: 

-Gudarien ordena, diziplina eta hierarkiaren azpimarratzea (Gudariak lerrokatu dira, goazen oro, Nausien aginduen haiduru, danok ),

-Ikurrinaren inportantzia eta berezitasuna (ikurrinak goitituz, Lau -buru dala gure goiburu, ikur deunaren26 atzetik, gurutz beltzezko ikurrinak),

-Eta mundu berri baten eraikuntza (Laster gurutz beltzezko ikurrinak/ eraikiko ditugu orotan).

 

*Oharrak

(25)  Metrikaren aldetik poesia epikoari ongi heldu zaion hamar oineko neurtitzetan egina da baina lazakeria pixka bat nabari lehen (Ixkiludun, ikurrinak goitituz), hirugarren (Etsai odolgorri danak garbituz) eta ondar aitzinekoan (Laster gurutz beltzezko ikurrinak), hauek hiruetan hamaika oin besterik ez baititeke aurki.  
(26)      deun: Arana Goiriren neologismoa (1895).  Hona done edo don, domine-tik heldu dela ez duelako onartzen, asmatzen duen fantesiazko etimologia:”La forma paralela del actual adjetibo don o done (san, santo) es evidentemente deun.  Lo deduzco del vocablo bizcaino deunge, que también aunque menos frecuentemente, se dice donge, y significa “malo”; su etimologia es claramente deun-ge, que viene a ser tanto como “in-santo, in-bueno”.  (... E)mpleo la forma deun con preferencia a la don, porque con ésta, el vocablo pudiera parecer el mismo don espanol, que no tiene relacion con él.  ” (Orotariko hiztegia) 
    Godu abestia-ren itzulpen espainolean (ikus EHUko edizioa) deun ez dago itzulia: Vamos todos detras de este emblema.  

Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net