gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 27, asteazkena
Jon Mirande
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > JON MIRANDE, GAUR ERE
JON MIRANDEREN PENTSAMENDUA


Patri Urkizu

Mundu beri baten eraikuntza

Azken neurtitzetan goraipatzen da lehengo soldadoen ekintza eta heriotz heroikoak ( anai illen eginak ) geroari buruzko idekitzea sartuz: Laster (...) eraikiko ditugu orotan

Hemen ere lehenago egin oharra berriz egin genezake, soldadoen heriotz heroikoan ez zaigula tristeziarik sartuko: ohorezko ekintza da indibiduoa baino gorago den xede batendako egiten dena, kantu marzial guzietan gertatzen den bezala.  Halere argi da ere hemen gurutze beltzezko ikurrinen hedatze hori "ordenu berri"-aren hedatzea delaeta ordenu berri hori nazional sozialismoan finkatua dela...Anaitasun Beltzeko mutilla30 -k egin zituen hautuen berri nolabait ematen digutenak. 

Lan honen lehendabiziko orrietan aipatukoak gogoratzea baizik ez. 

Lan honen helburua? Agertzea Miranderen poesia hunkitu eta trebesatu duten korronteetan badirela haren idazkeraren alderdi batzuen ulertzeko inportanteak direnak.  Nazional sozialismoa heietarik bat izan da eta hemen aipatu diren bi olerkiak ez daitezke uler neurri hori bazterrean uzten baldin badugu. Jakinez, preseski, nazional sozialismoak burdin-hari zorrotzez inguratu zuela estetika erranez zer zen zilegi eta zer ez, zer eder eta zer "degeneratu "... 

Nere buruari galdegiten diot ardura nolakoa izanen zen Mirande zinez Hitler-en Alemanian bizi izan balitz ? Ez zait iduritzen burdin-hari sistadunez estekatu edergintza eta poesian bidaiatzea haren gustuko izanen zela. 

 

*Oharrak

(30)Mirande/Urkizu, 190.  Mirandek bere buruarendako errana: “(... ) ni bezalako Anaitasun Beltzeko mutillentzat.  ”(Mirande/Urkizu 1995,190)

Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net