gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 10, asteartea
Jon Mirande
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > JON MIRANDE, GAUR ERE
JON MIRANDEREN KRONOLOGIA


1925eko azaroak 10
JM Ayphasorho Parisen jaiotzen da. Gurasoak: Jean Mirande Garindainekoa eta ama Marie Ayphasorho Sohütakoa (Zuberoa). Boulevard Davout-en bizi da.
Arreba Marie izenekoa du, antza, bi urte lehenago jaioa.

Place de la Nation-en dagoen Lycée Arangon-en ikasten du.

*****

1936ko uztailak 18
Espainiako gerra zibila hasten da
1939.09.01
Hitlerren gudarosteek Polonia hartzen dute

*****

1944
Ministère de Financse-en hasten da lanean JM

*****

1944ko abuztua
Alemanak Parisetik erretiratzen haste dira

*****

1946
Euskara serioski ikasten hasten da, hala nola hizkuntza zeltikoak

*****

1946ko uztailak 17
Leon Jasson, poeta breiztar kolaboratzailea, fusilatzen dute

*****

1946ko abendua
Eguberrietan sohütako familia bisitazen du

*****

1947ko abendua.
JMk "Mery Christmas" frantsesez idazten du, ezagutzen dugun JMren lehen testua, Txomin Peillenek euskaratua. Librairie Celtique-n Goulven Pennaod breiztarrarekin adiskidetzen da

*****

1948ko otsailak 19
Jean Lousteau-ri idatdzitako gutuna, idatzitakoetarik ezagutzen dugun lehena

*****

1948ko uda
Miarritzeko Euskal Biltzarra, Piarres Lafittek gonbidaturik

*****

1949
Herria-n argitaratzen hasten da eta Peillendar anaiekin (Txomin eta Robert) gutun harremanetan

*****

1950eko irailak 29
Andima Ibiñagageitiarekin gutun gurutzaketa aberatsari hasiera ematen dio.
Druiden eliza paganoaren partaide. E.A. Poe, per Denez, F. Nietzsche, F. García Lorca eta beste zenbait autore itzultzen hasten da. Ar lef Kernewk-en kornikeraz idazten omen. Jokin Zaitegi Guatemalan Euzko Gogoa argitaratzen hasten da.

*****

1951
Bing Crosby-ren kantak itzulten... hala nola O. Wilde-ren Ballad of Reading Gaol. Maulen egonaldia. Zenbait lan Ibiñagabeitiaren bitartez International PEN-Bulletin of Selected Books-en plazaratzen ditu.

*****

1952ko uztailak 22
Wien-en egonaldia. J. Keats, M. Legasse, F. Nietzsche eta abar plazaratzen ditu Gernika eta Euzko Gogoa-n

*****

1953
"Liburu lizunetaz" artikulu famatua argitaratu zuen Euzko Deya-n, eta "Euskaldungoaren etsaiak" Gernikan, abertzalego ortodoxo osoa kontra ezarriz. Madriden eta Andaluzian aste pare bat igarotzen du. Zuberoan ere ohiko egonaldia.

*****

1954
Dublin Institut for Advanced Studies-en uda ikastaroak egiten ditu. F. Kafka eta H. von Hofmannsthal-en obrak itzultzen eta argitaratzen ditu. Ibiñagabeitia adiskidea Ameriketara dihoakio (lehenik Guatemalara eta gero Caracasera)

*****

1955
Londresera bidaia

*****

1956
Arantzazuko Biltzarrean parte hartzen du. Bertan Koldo Mitxelena adiskidearekin topo egiten du. Euskal Mundu Biltzarrea Parisen.

*****

1956ko apirilak 11
Gutuna Ibiñagabeitiari bortizkeria bere idatzietan goraipatu izana gaitzetsiz

*****

1957
Bernat Manciet gaskoinaren ipuin bat itzultzen eta argitara ematen. Amsterdam

*****

1958
Ibiñagabeitia Irrintzi aldizkaria argitaratzen hasten da.

*****

1959
Haur besotakoa eleberria iada bukaturik du

*****

1961eko apirilak 29
Baiona

*****

1962
Igela, euskaldun heterodoxoen errebista, parisen argitaratzen du Txomin Peillenekin batera

*****

1962ko ekainak 3
Londres

*****

1962ko urriak 2

*****

1963ko maiatzak 22
"Bavariako hiriburuan", München-en

*****

1963ko uztailak 23
Igelaren azken alea (6)

*****

1964ko abuztuak 3
Lokournan-en (Bretainia). Goulven Pennaod-ekin batera Ar Stourmer breiztar errebista argitaratzen du

*****

1967
Andima Ibiñagabeitia, adiskide kuttuna, Caracasen hiltzen da. Hamabostaldia Euskal Herrian

*****

1968
Aita hil zitzaion. Ar Stourmer-erako Margaret Murrys-en The God of the witches liburuaren erreseina idazten du

*****

1970
Donostiako Lur argitaletxeak, Haur besotakoa argitaratzen du Gabriel Arestiren hitzaurrearekin

*****

1971eko maiatza
Saxonia Beherean eta handik Dinamarkara

*****

1972ko uztaila
Châteaulingo klinika psikiatrikoan egonaldia

*****

1972ko azaroak 6
Maulen atseden hartuz, Châteaulingo klinika psikiatrikoan egonaldi bat eman ondoren

*****

1972ko abenduak 28
Bere buruaz beste egin bide du. Thiais-eko hilerrian ehortzirik

Gora

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net