gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko abuztuak 21, asteazkena
Jon Mirande
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > JON MIRANDE, GAUR ERE
JON MIRANDEREN PENTSAMENDUA - ORDENA, DIZIPLINA, HIERARKIA

Patri Urkizu

Itzuli



Ezagutzen ditugun mota horretako kantu guztietan bezala heriotz heroikoa goraipatzen da (Gogoratuz anai illen eginak), etsaiaren herra agertzen da (Etsai odolgorri danak garbituz) baina ez da dudarik Mirandek idatzi duen bertsioak baduela zer ikustekorik nazien gai predilektuekin. 

Ordena, hierarkia, diziplina Mirandek aristokraziaz duen ideiari junta daitezke: "Euskaldunak zinezko demokratak behin ere izan direnik uste ez dudala aithorr dut (...) lurginzalduntza bat zire(n), alegia. " 27

Gizartearen ikuspegi piramideala nazional-sozialismo eta, oro har, faxismoetan ezin hobeki aplikatu izan da ideologia horien egitura piramidean finkatzen baitzen preseski, buruzagi baten botere absulutuaren pearen menpe. Halere, neurri batean ez dira nahasi behar nazional sozialismoa eta faxismoa, nahiz beste neurri batean bi mugimendu totalitario hauk faxismoetan koka daitezkeen P. Milzaren liburuaren i tituluak agertzen duen bezala: les fascismes.  28

Gudu Abestian egitura piramidala argi agertzen da, funtsean militar formazio guzietan bezala, goitian nausiak, azpian soldadoak. Egiten duten parada errituala denek denbora berean eta mugimendu berdinarekin egiten dute gorputz bat balitz bakarrik mugitzen. Mugimenduak inportanteak dira espazioa geometrikoki okupatzen baitute, dinamika eta tentsio azkar bat sortuz: ikurrinen goititzea, gudarien lerrokatzea, eta etsaei buruz ikur "deuna"-ren gibeletik "indarrez aurrera" denak joatea. 

Ordenua absolutua da, hutsik gabekoa, obedientzia den bezala: "Nausien aginduen haiduru"

Bestalde, irakurleak parte hartzen du hastapeneko urruneko ikustekik aktore bilakatuz: Goazen, gaude,gure, gaitezen sar, eraikiko ditugu.

Gerla eta armada guzien mitologia dugu hor bainan inon ez da III. Reich-ean bezenbat eszena-joko eta sinboloen efektuei kasu egin; egia erran ikurrinen goititzeak, bereziki ditu gogoarazten naziek Nuremberg-eko Luitpold plazan mugimendu batez jalgitzen zituztenak.

*Oharrak

(27)    Mirande / Larrea 1985, 20.  
(28)      Nazismo eta faxismoaren definitzeko Alfred Grosser-en oinarrizko puntualizazio hau:
    “Qu’est-ce qui fait la spécificité du nazisme ? On le classe habituellemnt dans la catégorie des fascismes, ce qui revient simplement à dire qu’on le compare au fascisme italien.  Les ressemblances sautent aux yeux: le nationalisme de frustration, le chef tribun, l’organisation corporative de la société, la jeunesse en uniforme, l’appui de la petite bourgeoisie dépossédéée, le langage révolutionnaire allant de pair avec le maintien des hiérarchie sociales.  Mais les différences sont éclatantes: le peuple, la race face au culte de l’Etat héritier du droit romain, la guerre comme moyen prévu et accepté, alors que l’Italie s’intègre dans la société internationale jusqu’à l’invasion de l’Ethiopie qui, si elle était caractéristique du fascisme, ferait du fascisme l’héritier direct de la IIIe République française avec ses conquêtes coloniales.  
    L e racisme était une donnée centrale du nazisme.  Il ne l’était pas du fascisme italien, du moins pas sous sa forme antisémite ou antislave: il était présent dans le mépris pour les Ethiopiens qu’on pouvait massacrer à loisir.  Mais ce racisme)là es-il particulier au fascisme ? (... )Et le rapport Khrouchtchv viendra, en 1956, révéler aux uns et aux aux autres que le massacre des populations entières, que l’arbitraire policier, que les camps de la faim et de l’humiliation organisée, que les lubies sanglants d’un despote étaient parfaitement possibles avec un édéal de fraternité et de libération universelles.  
    Alors quelle est sa spécificité ? Elle est de même multiple et justifie le sentiment particulier d’horreur que le nazisme a fait naître.  Tout dictateur acclamé n’est pas Hitler, à la fois parce que peu de chefs ont présenté autant de traits d’un fantastique déséquilibre mental et parce peu d’acclamations populaires ont, à partir du délire acclamé, témoigné d’une telle ferveur pour l’irrationnel agressif et pour l’auto-exaltation méprisante.  L’enthousiame, notamment chez les jeunes, n’était pas sans noblesse.  Mais, au niveau de millions de fidèles en uniforme brun ou noir, le nazisme a bien été conforme à la formule que le jeune député social-démocrate Kurt Schumacher lançait au Reichstag en 1932, ce qui lui vaudra douze ans de martyre: “un appel au salaud qui dord dans l’homme.  ” (Ein Appell an den inneren Schweinehund im Menschen”).  
    Ikus Alfred Grosser, “Signification d’un désastre” in Dix Leçons sur le nazizme.  Les grandes études contemporaines.  Fayard,1976.  

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net