gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko urriak 14, astelehena
Jon Mirande
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > JON MIRANDE, GAUR ERE
OBRAS DE JON MIRANDE - IZAN BASA

Volver



1925-1972


Lenago sorgiñak, heretikoak eta beste gaizkigileak agirian urkatu, erre edo zintzur-egiten ziran, ikusle kristau onen jolaserako; urkamendiak orduko antzoki ta kinemak ziraden. Baita oraindik ere aspaldi ez dala, kalean gillotinatzen zituzten frantzesek iltzera epaitutakoak: ene ezagun alako lepo-ebaiketa batean so egille gertatu zan batek sarri esan dit poz asko artu zuela ikuskizun bakan ortan...

Ezen gizakia ala da jaiotzaz, atsegabe ematen baitio urko lagunari min eragiteak. Gizabideak beartzen gaitu, baiki, gure jaidura basa orri uko egitera; gizartean beita ekotan (?) emetu, malgutu, otsandu, a.d. "zivilizatu" bear gera, irrits sadikoak zapalduz, gure beste griña txarrak bezela (apaiz aitor-artzalleen izkeran mintzatzeko). Bañan, zapaldurik ere griña txarrok beti or daude, gure biotz-ondoan, psykologi berriak erakusten digunaz. Il-eziñak dira. Zenbait aldiz, euriek gaindierazitako latsak, bere oetik aterata, ingurunetakoak oro daramazkin ariora, zapaldu bearrean ziran irrits oiek ere erailtzen dituzte, gizabideak eraikitako arresi auskorrak eta geinak era guztitako geiegikerietara ematen dira (orain berriketarien eredura mintzo naiz), askatasunik ederrenean. Ori guduetan ta gudu-ondoetan gertu diteke.

Bake-garaian, berriz, beste aterabideak arkitu bear ditu giza-basatasunak. Or ditugu gure zerbitzuko, norberaren erriko orturen araura, zezenketak, oilar-guduak, ukabilkari-borrokak, e.a., e.a... Gizon ezkonduak emaztea edo aurrak jo ditzake; bainan ori legeak debekatzen du ta obe da ez egin. Edozein erritan gobemuko buru-kentzalle edo urka-jaun izatera eltzen diranak guti dira, zoritxarrez; geiagok, beintzat, arakingoa aukera dezakete ogibidetzako. Batzuei aski zaie noizik bein oilasko edo untxi bat sartaskitzea beren odol-egarria bear bezela etentzeko. Zenbaitzuk, berriz, are bear gutiagotakoak dira: tresna bat puskataz edo paperki bat urratuz naikoa dute pozik egoteko.

Gizon erazkoak ez ditu, ordea, ioera oik aitortu bear. Gizabideak eskatzen baitu beti baketan, biozpera ta on-naitsu behar gaitezen eusko lagunaren aldera... Otso jaiotzen gerala, bildots bear gaitezen nai du gizalegeak... Abere polittak, bildotsak, bainan araukintzarakoak dira! Nago gure izaera ez dan urritu ta txirotzen, gure dalako griña jaidura txarrak dela besterik gabe erauziz. lkusten danez, gizalantza utsapenetako giza-abereen irrits arruntak orraztu, txetu ta edertzea baizik ez da. Esaterako: artaren emerako joera kamasûtra edo laztan-jakintza biurtu zan Indiako gizalanduen artean; jan-bear arruntak gastronomia sortu du guretan - edo urdail-jakintza, euskalgarbieki itzegiteko. Gure jaiotzetiko sadismu-kutxua ere alaber orraztu egin dezakegu gure nortasunaren edergarri izateko erara... Sendoki oinarritutako ustea dut gizalantzaren jomuga ta zentzua basati landua dana, ta ez gizon-bildotsa!

Politikan ere, garrantzi ta onuren andiko duzute basatasuna, batez ere erri-arteko politikan. Errien arteko legea auxe baita: borrokatu naia ez duna, borrokatuko dute ta il nai ez duena, ilko dute. Borrokan saldunki ibiltzea ongi bada, irabaztea an obeto da. Orretarako, etsaiari al bezan-bat min eragiteko gogoa euki bear du borrokariak; basa izateko gogoa euki bear du. Arazo ortan emeki ta txintxoki ibili nai lukeenak kalte egingo lioke bai bere buruari, baita -geiago dana- on aldezten duen auziari. Izan basa!...

(Paris, 1953)
Bi andere larrutsik (GG., 1929)

Volver

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net