gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
Lunes, 14 de octubre de 2024
Jon Mirande
GIPUZKOAKULTURA.NET > GUÍAS DE LECTURA > JON MIRANDE, TODAVÍA
TRADUCCIONES DE JON MIRANDE


GOULVEN PENNAOD


LEHEN GAUKO KANTA 

(Mirande´tar Jon´ek breizeratik itzulia) 

 O lehen elkharganatzea itzal-oihaletan, lehen laztan lotsatia soinaren bila hazta-muka, bedats berriko aize hozpilaren buhatze samur, bizkar lerdenak eta iztar bustiak kilikatuz atzera dathorrenik. 
 Ezti duk hire soina, adiskide hori, otsa, hire izaera. Gure eskuek elkhar erideiten die indartsuen maitarzun-bahitan, eta elkhar uzten, bulharrean balaku borthitz batekin. 
 Igurikiz betheriko hazka gorputz-gainean, gizontarzun zutituaren baranoan inguraka. Batzen dituk gure ezpainak; gure maitarzun bethiereko dantza ta khoreia dantzatzen die gure mihi bozituek. 
 Zergaitik ain luzaro beranthu dugu? Nolako daimonak hainbat denboran eraman gaitu emaztegai linbur ta txepelekiko maitabideetan? 
 Hunat iausten dela guganat zerutiko Aphrodite, baterakidetzen baitira hura baithan gure arima garbiak gure soin gothorrek, ezin hautsizko atxiki sakon batean. 
 Mintzo haiz, eta behatzen natzaik neu zoraturik; jainkoa poeta egin duk nigan, eta lurbira, synphoni bihurtzen duk. Abadunea nahasten diagu eulizkiak irazartzen duen aizeragiletiko buha hotxaren peko azaliekilan. 
 Bihar etzanik egonen ahal gaituk ugol hodian, gure erhi tinkatuak sarthurik hainbat eta hainbat maite zenduen lurrean; gure duk gau haur, ordea, eta gure solhazak iraunen dik zorionaren zorionean lokhartzen garen arteo. 
 Oi, gu mailkideok. 
(Hà-Nôi, 1953-V-25)

Volver

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net