gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko abenduak 6, ostirala
Jon Mirande
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > JON MIRANDE, GAUR ERE
JON MIRANDEREN ITZULPENAK

Itzuli



franz kafka

VOR DEM GESETZ  (Der Process) 

 Vor dem Gesetz steht ein Türhüter. Zu diesem Türhüter kommt ein Mann vom Lande und bittet um Eintritt in das Gesetz. Aber der Türhüter sagt, daß er ihm jetzt den Eintritt nicht gewähren könne. Der Mann überlegt und fragt dann, ob er also später werde eintreten dürfen. 
 Es ist möglich,” sagt der Türhüter, “jetzt aber nicht.” 
 Da das Tor zum Gesetz offensteht wie immer und der Türhüter beiseite tritt, bückt sich der Mann, um durch das Tor indas Innere zu sehn. Als der Türhüter das merkt, lacht er und sagt: 
 “Wenn es dich so lockt, versuche es doch, trotz meines Verbotes hineinzugehn. Merke 
aber: Ich bin mächtig. Und ich bin nur der unterste Türhüter. Von Saal zu Saal stehn aber Türhüter, einer mächtiger als der andere. Schon den Anblick des dritten kann nicht einmal ich mehr ertragen.” 
 Solche Schwierigkeiten hat der Mann vom Lande nicht erwartet; das Gesetz soll doch jedem und immer zugänglich sein, denkt er, aber als er jetzt den Türhüter in seinem Pelzmantel genauer ansieht, seine große Spitznase, den langen, dünnen, schwarzen tatarischen Bart, entschließt er sich, doch lieber zu warten, bis er die Erlaubnis zum Eintritt bekommt. 
 Der Türhüter gibt ihm einen Schemel und läßt ihn seitwärts von der Tür sich niedersetzen. Dort sitzt er Tage und Jahre. Er macht viele Versuche, eingelassen zu werden, und ermüdet den Türhüter durch seine Bitten. 
 Der Türhüter stellt öfters kleine Verhöre mit ihm an, fragt ihn über seine Heimat aus und nach vielem andern, es sind aber teilnahmslose Fragen, wie sie große Herren stellen, und zum Schlusse sagt er ihm immer wieder, daß er ihn noch nicht einlassen könne. 
 Der Mann, der sich für seine Reise mit vielem ausgerüstet hat, verwendet alles, und 
sei es noch so wertvoll, um den Türhüter zu bestechen. Dieser nimmt zwar alles an, aber sagt dabei: 
 “Ich nehme es nur an, damit du nicht glaubst, etwas versäumt zu haben.” 
 Während der vielen Jahre beobachtet der Mann den Türhüter fast ununterbrochen. Er vergißt die andern Türhüter und dieser erste scheint ihm das einzige Hindernis für den Eintritt in das Gesetz. Er verflucht den unglücklichen Zufall, in den ersten Jahren rücksichtslos und laut, später, als er alt wird, brummt er nur noch vor sich hin. Er wird kindisch, und, da er in dem jahrelangen Studium des Türhüters auch die Flöhe in seinem Pelzkragen erkannt hat, bittet er auch die Flöhe, ihm zu helfen und den Türhüter umzustimmen. 
 Schließlich wird sein Augenlicht schwach, und er weiß nicht, ob es um ihn wirklich dunkler wird, oder ob ihn nur seine Augen täuschen. Wohl aber erkennt er jetzt im Dunkel einen Glanz, der unverlöschlich aus der Türe des Gesetzes bricht. Nun lebt er nicht mehr lange. Vor seinem Tode sammeln sich in seinem Kopfe alle Erfahrungen der ganzen Zeit zu einer Frage, die er bisher an den Türhüter noch nicht gestellt hat. Er winkt ihm zu, da er seinen erstarrenden Körper nicht mehr aufrichten kann. Der Türhüter muß sich tief zu ihm hinunterneigen, denn der 
Größenunterschied hat sich sehr zu ungunsten des Mannes verändert. 
 “Was willst Du denn jetzt noch wissen?” fragt der Türhüter, “du bist unersättlich.” 
 “Alle streben doch nach dem Gesetz,” sagt der Mann, “wieso kommt es, daß in den vielen Jahren niemand außer mir Einlaß verlangt hat?” 
 Der Türhüter erkennt, daß der Mann schon an seinem Ende ist, und, um sein vergehendes Gehör noch zu erreichen, brüllt er ihn an: 
 “Hier konnte niemand sonst Einlaß erhalten, denn dieser Eingang war nur für dich bestimmt. Ich gehe jetzt und schließe ihn.” 

LEGEAREN AITZINEAN 

 Legearen aitzinean atezain bat badago. Baserritar bat heldu da atezain horren ganat eta Legean sartzea eskatzen du.  Orain ezin dezakela utz sartzera dio, ordea, atezainak. Gizona gogoetatzen du, eta galdetzen du geroagoan sar litekeenez. 
 - Bazitekek -dio atezainak-; baina ez orain. 
 Legerako atea zabalik baitago, beti bezala, eta atezaina baztertu baita, gizona makurtzen da atetik zeihar barnearen ikustekotz. Ohartze zaionean, atezainak irri egiten du eta erraiten: 
 - Hainbat liluratzen bahau, entseia hadi sartzera, bada, ene debekua gatik ere.  Baina kasu, ahaltsua nuk.  Eta atezain apalena baizik ez nuk.  Aretoz areto, berriz, beste atezainak badituk, bata bestea baino ahaltsuago.  Jada hirugarrenaren begiratzea, nihauk ere ezin jasan diezakeiat. 
 Baserritarrak ez zituen horrelako zailtasunak igurikitzen; ezen uste du ororen helmenean izan behar lukeela beti Legeak; baina orain, zehazkiago so egiten diolarik atezainari, haren larruzko soinekoari, haren sudur zorrotz handiari, haren tatar-bizar beltz mehe luzeari, erabakitzen du hobe dela sarbaimena jaso arte itxaron dezan. 
 Atezainak aulki bat emaiten dio eta uzten du ate-bazterrean jartzera.  Egunak eta urteak iragaiten ditu hor jarririk.  Bere zazpi egin-ahalak egiten ditu barnerat utz dezatentzat, eta nekatzen du atezaina bere eskariekin. 
 Noizik behin galdekatzen laburrak hasten ditu harekin atezainak; haren sorterriaren gainean eta beste gai askori buruz itauntzen dio, baina axolik hartu gabe egiten ditu galdeok, jaun handien ariora, eta azkenean, berriz ere erraiten dio oraindik ezin dezakela sartzera utz. 
 Gauza anitz hartu baizuen bideko gizon barek, denak eraigiten ditu, baliosenak ere, atezainaren konzientzaren erostekotz.  Honek denak hartzen ditu, bai, baina hau erraitez: 
 - Hartzen ditiat soilki; ez uste ukan egin behar zenik ez dukala egin. 
 Urte andana hortan, gizonak kasik etenik gabe urkusten du atezaina. Beste atezainak ahazten ditu eta irudi zaio lehen hau duela Legean sartzeko eragozpen bakarra. Bere zorigaiztoa madarikatzen du, lehenbiziko urteetan goraki eta axolatu gabe, zero zahartzearekin soilki marmarikatzen du bere buruarekin.  Haurtzen da, eta urte luzeotan atezaina azterturik, hunen larruzko lepokoan bizi diren kukusoak ere ezagutu baititu, kukusoak ere otoizten ditu lagunt dezatela eta atezainaren gogoa haren alde bihurt dezatela. 
 Azkenean haren begien argia makaltzen da, eta ez daki egiaz ilundu denetz inguruan ala begiek dutenetz aitzipetzen bakarrik.  Haatik ongi ohartemaiten du orain erlantz bat ilunpean, Legearen atetikan horra dena.  Engoitik ez da areago luzaz bizitzeko.  Hil baino lehen, aldi luze hortan bildu dituen ohart'ikasi guztiak galde bakar baterat elkartzen zaizkio buruan, atezainari oraindik ez jalgia: keinu egiten dio, gorputz konkortua ez baitu gehiago jasotzen ahal.  Atezainak apal makurtu behar du haren aldera, ezen bien handitasun-artea asko aldatu da gizonaren kaltetan. 
 - Zer jakin nahi duk oraindik? -galdetzen dio atezainak-. Ezin asea haiz. 
 - Denak Legearen atzetik dabiltza -dio gizonak-; nolaz, beraz, nitaz besterik ihork ez du sarbaimenik eskatu urte andana hontan? 
 Atezainak ezagutzen du gizona urrentzera dela, eta haren entzumena itzaltzen ari denerat heltzeko oihuz dirausko: 
 - Besterik ihork ezin zezakeian hemen sar-baimenik eska, hiretzat baizik eginik ez baitzen sargu hau. Banoak orain herstera. 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net