gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala
Jon Mirande
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > JON MIRANDE, GAUR ERE
OBRAS DE JON MIRANDE - EUZKADI TA EUROPA

Volver



BA dira ispiritu "aurrerazale" batzu Euskalerriaren nortasuna iraun erazi bearrez diardugunoi isekaz ari zaizkigunak, anakroniko geralakoan. Haien araura, gizadiaren aurrerapena berezitasunetik batasunera dijoa: leenagoko gizeliak bategin ziren bezela erri bereziak emateko, orain erriok, beren berezitasuna utzita, bategin bear dute, hala non mundua baitukegu erri... Gurasorik duen gizon orori sentimenduak lenengotik dirausko mundu-erritarren ideologia arbuiagarri dela; bañan adimenak eta oartikasiak ere kosmopolitismu hori oker dena darakuskigute. Egia ba da aurrerapenak leenagoko gizarte ertsiak gizarte aundiagoetan alkartzea berarekin dakarrela, ez da ustekizun gizadi guztia bategiñik izateko moduan. Aitzitik, izadia ageri zaigu salletan zatikaturik, geroago ta alkarren etsaiago direnak. Optimista sendagaitzek barka bezaidate, bañan gizonak beti zerbaiten edo norbaiten aurka batzen dira, ez zerbaiten edo norbaiten alde, eta munduko gizon guztiak batuko lirake bear bada etsai komun bat gerta ba lekie, beste mundu batetik etorria edo, ez ordea bestela. Bañan ez dut uste Martiztar edo Venustar edo beste izartarren ezagutza hain laster egingo dugunik, non ez ba da "fiction-science" eko eleberrietan...

Intelektual endekatu batzu baizik lillura ez ditzaken mundu-errizaletasuna arbuiatzen dutenen artean zenbaitek berriz, beren burua "europazale" deitzen dutenek, Europaren batasunaren kaltetan ari omen geralako gaitzesten gaituzte Euskaldun, Katalandar, Bretoi ta beste erri txikietako abertzaleok, Txeko, Soumitar, Irlandesen zoriona oraindik ez izanik gure eskubideak zangopetzen dituzten. Estatuen gandik berezi nai geranak. Diote europazale horiek problema zaarrak askatzeko orde problema berriak era askoz askagaitzagoak ugari sortu dituen azkenengo mundu-guduaz geroz gure lurzati osoa galbidean jartzen duten zemai lazgarriak kontuan arturik, geiago ez dela ordu erride bereziak irazateko, bañan Europako erri guztiek bategin bear dutela kampoko areioari gogor egin nai ba diete.

Nik ere uste dut lur-zati honetako biztanle guztioi "Europar on" izatea dagokigula, orain dala eun bat urte Nietzsche'k jadanik aolkatzen zigun bezela. Euskalerriaz erri-ugarte bat egitea, garbizale zenbaitek amesten duketenaz, oker baño okerrago litzake. Halaber "Euskadi ta mundua" abertzale internazlonalisten itz-burua ezin onar dezakegula derizait. Alabañan beste gizonekin ditugun lokarriak era askotako dira. Lenengoak, eta sendoenak noski gure senitartekoekin ditugunak. Gero Euskaldunak oro alkartzen gaituzien lokarriak: odola, izkuntza, oiturak, ots, erri berezi bat egiten gaituzten elemendu guztiak. Bañan Europako beste erriekin ere ba ditugu lokarri bereziak: endazkoak leenik, ez baita euskal-enda bat emparantzako europar endez bestelako litzakenik, eta gure odola moldatu duten gaiki anthropologikoak oro europar enda-aindi zuriarenak dira: gero, ez baiditeke uka euskal-kultura bat izan ere ba denik, geure kultura hau beste Europarrenak bezelaxe, iturburu komun jakin batzuetarik dator horietatik garrantzikoenak baitira Erromako kaisar-erria. Eliza ta germanismua. Beste Europarrok atzerritarrak ba dira ere guretzako, izaeraz ez zaizkigu arrotz: hek eta gu "kultur-aro" bereko gerade. Kultur-aro hortatik landa ditugu egiazko, ots, Afrika, Asia ta Ameriketako kolorezko jendeak, eta arrotz hoik ere maitatu ta anaitzat eduki bear ditugula ba diñosku ethikak edo erleginoak, delako maitasun hori izaeraz-gaindiko da; bañan hemen politikaz mintzo naiz, ez theologiaz.

Euskaldun eta Europar gera beraz, ez ditzagula uka izate bikoitz horrek leporatzen dizkigun eskubide ta eginbideak. Europar gera ordea, Euskaldun geralako ta gure euskaltasunari buruz ditugun eginbideak bete bear ditugu, gure euskaltasunetik datozkigun eskubideak balia erazi bear ditugu, Europar on izatea pentsatu baño leen. Alabañan, sendia ba da erri baten oinarria, erriak dira Europaren oinarriak, eta iñor erritar on izan ez baititeke beraren senitartea ukatzen ba du, halaber iñor ezin izan diteke Europar on bere erritasuna ukatzen ba du. Erririk gabeko Europa bat abstrakzino uts bat baizik ez litzake, aragi ta odol gabeko iratxo bat.

Bañan orain beren mordolloan dioten bezela. Europa "egin" nai diguten politika-gizonek bestelako asmoak darabilzkite, geienetan beintzat. Estatuak dituzte batu nai europar systema berri batean; erriez aldiz ez dute batere ajolik, esan nezake ez dakitela erriak zer diren ere, ta ez dutela heien hor-izatea ikusten estatu baten moldrean agertzen ez zaienean. Erri askok ordea ez dute orain artean estatu baten formarik ordea ez dute orain artean estatu baten formarik artu aal edo nai izan, adibidez euskalerriak, Bretainiak, Gales-erriak eta beste aunitzek. Estatu asko bestalde, batez ere-aundiak erri bat baño geiagoz moldaturik daude: Frantzia, Espainia, Bretainia Aundia e. a., horiek ez dira erri-estatuak, bañan aitzitik erri-ondatzalle diren estatuak, geuk zoritxarrez ongi dakigun bezela. Geiago dena, ez dugu aaztu bear estatu aundi hoik, erri txikien ondatzalle izanaz gañera. Europa bera ondatu dutela Edestian zear. Alabañan, Europa batu bat izan da leenago, Erromako kaisar-erriaren ondakiñetatik eraikia erdi-mende goitarrean. Bañan orain ezagutzen ditugun sartaldeko estatu aundi hoik sortzearekin, galdu zen gure lurzati honen batasuna: bakoitzaren imperialismo ertsia zela kausa, ondatu zen emeki emeki Karolingiarrek irazandako europar imperioa. Mende luzeetan bata besteari eten gabe gudu egiñaz, estatu aundiek ez zioten bakarrik etsaiari, edo beren buruari, kalte egin bañan bai Europa osoari hau aultzen zutelarik eta bere enda -ta kulturagallentasuna gatik zitzaion buru-zagigoa gal erazten zutelarik beste lur-zatietako populuen artean. Dakusgularik orain Estatu aundiotako ordezkariek gaituztela Europaren batasunera eraman nai, delako batasuna heurek ondatu ondoren, zillegi, zaigu mesfida izatea... Ez, ez dezagula uste izan Estatu aundiak egiaz sinisten dutenik Europaren batasunean. Zio politikoak dituzte beren batasuneko asmoen eragile: leenagoko buruzagitasuna galduz doakiela ikusirik, konturatu dira bear zituztela indarrak batu Amerika ta Rusiaren aurrean zerbait izateko-edo zerbait agertzeko: bi blok aundi horiei dieten bildurra ez ba litz, sekulan ez ziran batasunerako bidean biltzen asiko, ta oraindik ere alkarren arteko gorroto zaarrek bizirik diraute, berek asmatutako Europa "batua" arrautzean illorz dizakenak. Zio oikonomikoak ere ba dituzte: aski dugu dagoneko antolatu dituzten "europar" eralguntzai so egitea (hala nola jaio berri den Merkatu Komun zorioneko hura), ots, nai digute merkatarien Europa bat eskaini, ez geranok beste itxaropen bat, beste idela bat ginaukagun!

Bañan Estatu aundi hoik ez dira Europa, ez eta heien zerbitzuan dauden politikero ispiritu estuak, ez ta geiago hek esku-makillatzat darabilzkiten kapitalista biotz-eta arimagabekoak. Europa geu gerade. Euskalerria, Katalunia, Bretainia, Flandeserria, bai eta Gaztela, Gaskoinia, Normadia, Baviera e. a., hau da beren tradizionoari leial egon diren egiazko erriak oro. Europar erri guztion batasunari buruz abia gaitezan, bai, leenago alkarren artean ditugun gorrotoak eta liskarrak hortarako aaztuz, bakoitzak geure nortasuna gordetzen dugun ber: oinarritzat erri bereziok ezagutzen ez lituken Europarik ez baititeke izan. Horrengatik, hain zuzen ere, geure lenengo eginbidea Europar onak geran aldetik euskaltasuna zutiñik iraun eraztea dugu, gure izkuntza debekatuz, gure lege zaarrak kenduz, gure odol-garbitasuna edonongo erbestetarrak gutartera etor erazirik galbidean jarriz euskaltasuna galdu naiean dabiltzan arerioai gudu egin bear ba diegu ere.

Gudu horrek ondore onik sekulan lortzekotan ordea, ez dugu bakartuki gudukatu bear: kideak bear ditugu geu bakarrlk urri baizera ta etsaiak aldiz ugari. Esan gabe dijoa lenengo gudukideak beste erri txiki, oraindik aske ez direnetako abertzaleak ditukegula, geuk bezela beren ethnia galzorian dakustenak Estatu aundien imperialismo berekoia dela kausa. Bañan segur nago europazale zindo guztiek gudu hartan lagundu aalko digutela ta ta premina dugu beraz horiekin nolarebaita alkartzea, gure etsai izan diren errietakoekin ere, edo politikan gureaz bestelako ikuskera bat dutenekin, ere (ezen ba dira europazale onak bai "demokrata" bai "faxista" omen direnen artean). Azkenekotz, gogora gaitezan erri berezi bezela bizirik egon ta hala ere Europa batu baten parte izateko, ez dugula Estatuen bearrik arartekotzat; obeto esan: ez ditugu Estatuok bear, gure erriaren ta europar batasunaren ondatzalle direlako.

Volver

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net